Marokoko goi atlasetik trekkingean

19.01.10
Gizartea

Ermuko Artarrai mendi taldeak Marokoko goi atlasetik trekkingeko txangoen inguruko diaporama emanaldia antolatu. Emanaldia Jesus Alconerok, Koni goitizenez ezagunagoa denak, emango du eta Lobianon aginen da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrera libre eta doakoa da. Alconero jaiotzez ermuarra, egun Atxondon bizi da eta Eibarren egiten du lan. Mendizale amorratua da eta urtero pare bat bidai egiten ditu Marokora eta Patagoniara , Durangoko Alpino mendi taldeko jendea eramanez.

Joan zen urtean Artarraik ekimenarekin bat egin eta bere bazkideek osatutako talde bat eraman zuen Aste Santuan trekking hori egitera Marokora. Lehen bidai hori oso positibotzat jo zenez, aurten ere talde bat berarekin joan da esperientzia errepikatuz. Hori dela eta girotze ekintza bezala antolatu da iragartzen dugun ekitaldia jendeak ikusi, sakonkiago ezagutu eta baten batek nahi izanez gero animatu dadin.

Diaporama ekitaldian Toubkal mendiaren eta zonaldean dauden beste lau milako mendi tontorren berri emango da. Mendi irteerez gain, bereber herriak eta Essaouria eta Marrakecheko irudiak ere egongo dira, pare bat egun bertan egoten direlako. Esan bezala, Lobiano bihar zazpietatik aurrera. Gomendagarria oso, aprobetxatu.

  • Argazkian Todra mendia eta bere haitzartea ikus dezakegu
  • Argazkian Marrakech hiria eta bertako merkatu bat ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.