Kirolari ospetsuek euskararen erabilera sustatzen eskolako kirol esparruan
Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuk eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu dute. Ermuko Udaleko Euskara Saila eta Udal Kirol Erakundeak batera aurkeztutako ekimen honek helburu nagusi dauka euskararen erabilera sustatzea eskolako kirol esparruan, beti ere familia-giroa kontuan hartuta. Hala, kanpainaren hartzaile nagusiak eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren ume eta gazteak (6-16 urtekoak) dira, baita haien gurasoak ere.
Kanpainak paperezko euskarria du zein elektronikoa: Paperezko euskarriei dagokienez, hainbat tamainatako posterrak argitaratu dira eta horiek banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan. Euskarri elektronikoari dagokionez, berriz, (mikro web-gunea, animoak sakelako telefonoetarako deskargatzeko plataforma izango du, eta making-off-a, alegia.
Egitasmoa Bizkaiko 16 udal eta 2 mankomunitatetako euskara zerbitzuek jarri dute martxan, Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, koordinatuta.
Proiektu hau errotu eta datozen urteetan egiten jarraitzeko asmoz sortu dute sustatzaileek, beraien asmoa, urtero lauzpabost modalitate berri zabaltzea baita, horien barne bertako kiroletako bat izango delarik.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko
