Udalbatzak EFETari atxikiz aurkeztuko dituen proiektuak aztertzen dihardu, eta beilatokia horien artean dago

22.01.10
Erakundea

Udalbatza aste asteotan lanean dihardu Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasuna 2010eko deialdira aurkeztuko dituen proiektuak definitzen. Estatuko Fondo horiek aurten 5.000 milioi euroko zuzkiturik daude eta xede bikoitza dute. Lehenengo helburua udalek eskumenak duten eta planifikazio berriak diren berehala exekutatu beharreko obrak eta enplegua sortuko dutenak finantzatzea. Bigarrena, jasangarritasun sozialari laguntzea hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak eskaintzeak –eta batez ere, mendekotasun egoeran daudenentzat zuzendutakoak- dakartzaten gastu korronteak finantzatuz. Aurtengo deialdian, fondoko diruak banatzeko jarraituko diren irizpideak biztanleria (populakuntza kopurua) eta fondoaren zuzkidura izango dira, kudeaketa eta erakundeen komunikazioa kanpoan utzita.

Besteak beste, Ermuak herriko kanposantuan beilatokia eraikitzea proposatuko du

Udalbatzak aztertu dituen proiektuak dozena erdi inguru izan dira. Proiektuok Gai orokorren Batzorde informatiboetan aurkeztu eta jorratu dira eta seguruenik, proiektu proposamena hilabete honetako Osoko Bilkurara altxatuko da, onartu izan dadin. Proiektu guzti horiek gauzatzeko milioi eta zazpiehun mila eurotik gora beharko da (1.759.663 hain zehatz). Proposatutako proiektuetatik hiru oso garrantzitsuak izango dira Ermuarentzat, estrategikoak esan dezakegu, erantsiko dioten balioagatik eta eskatzen duten dirutzagatik. Proiektu bakoitzaren aurrekontuaren arabera, garrantzitsuenen artean aipatu behar herriko kanposantuak beilatokia eraikitzekoa, udalarena eta zuntz-optikokikoa izango den telekomunikazio sarea neutroa –industria bizitu, garapena bultzatu, ezagutza eta zientzia hezkuntza sistemaren barne hedatzen lagunduko duena. Horrez gain, Ureta mendian ur-depositu berria egitea ere aurreikusi da, biztanleontzako ur edangarriaren hornidura bermatuko duena.

Nolanahi ere, proiektu guztiak garrantzitsuak direnez herrirako eta luze eta zabal azaltzea merezi dutelako, gaurko lerro hauetan beilatokiaren inguruko datua batzuk besterik ez ditugu emango.

Beilatokiaren eraikina altxatzeko 674.635 euro behar izango dira, BEZ barne

Proiektuaren helburua eraikina altxatzea da, zeinak hiru beilatoki izango dituen. Eta baita ekitaldi zibilak egiteko beste areto handiago bat ere. Horiez gain, horrelako jarduera bat gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako azpiegiturak ere izango dituelarik, esaterako: gorpuen tanatopraxia eta prestakuntzarako, hozte-sistemadunak, biltegia, erakusketa gela, sarrera, bulegoak, komunak, eta abar.) Eraikin hori, gaur egungo kanposantuaren barneko eremuan jaso nahi da, Ermua Hambre eta Trabakuarekin lortzen dituen Bi-2301 errepidearen alboan dagoen eremuan, Pagorbe izenaz ezagutzen dugun horretan.

Azken bi urteetan Ermuan berrehun pertsona baino gehiago hil dira. Hildakoen familiek senideari azken agurra emateko gure eskualdean ditugun ehorzketa etxeen zerbitzuak eta beilatokiak erabili behar izan dituzte. Ermutik hurbilen daudenak Elgoibarren, Berrizen eta Durangon ditugu, baina kasu guztietan, herritik kanpo joan behar izaten dugu. Hori horrela, eta horrelako zerbitzuen eskariak urterik urte gora egiten duela ikusita udalak horrelako azpiegitura baten beharrean gaudela erabaki du. Eraikin hori altxatzeko 674.635 euro behar izango dira, BEZ barne.

Jarraian, beilatokia eraikitzeko proiekturako prestatu diren hainbat plano eskaintzen dizkizuegu:

  • Vista de la planta del nuevo Tanatorio de Ermua
  • Vista de la planta del nuevo Tanatorio de Ermua
  • Vista de la planta del nuevo Tanatorio de Ermua

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua