Atzerritartasun araudiari buruzko saio informatiboak egingo gure herrian
Durangoko eta Ermuko Udalek atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko saioak taldeentzat gauzatuko dituzte, 2010eko urtean zehar. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan horrek duen eragin praktikoa ere argituko da Ekimenari hilabete honetan bertan emango zaio hasiera eta, hurrengoetan, hilabeteka txandaka jardungo dira bi herriotan. Saioak hilaren azken ostegunean izango dira, eta hileka txandatu egingo dira Ermua eta Durango.
Ekimenak udal bietako immigrazio zerbitzuen babesa du, eta baita, Heldu, EAEko atzerritar etorkinei laguntza juridiko eta soziala emateko zerbitzuarena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-gaietarako sailarena, Madrilgo Enplegu eta Immigrazio ministerioarena ere. Antolatzaile eta laguntzaileek bi orrikoa argitaratu dute jarduera ezagutarazteko eta baita saioen egutegi, lekua eta egun orduak zabaltzeko.
Saioak atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei zuzenduta daude.
Bilera horietan Heldu erakundeko abokatu batek atzerritartasunaren gaineko araudiari eta bakoitzaren bizitzaren eredu desberdinetan eraginari buruzko planteatzen zaizkion galderei erantzungo dizkie: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, baimen-berritzeak, familiak bateratzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak… eta abar.
Saiook hilaren azken ostegunean izango dira eta Ermuan egingo direnen egutegia ondorengoa da: urtarrilaren 28an, martxoaren 25ean, maiatzaren 27an, uztailaren 29an, urriaren 28an eta abenduaren 16an. Saio guztiak Lobiano Kulturgunean egingo dira, arratsaldeko 19.00etatik 21.00era bitartean.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan