DSKARO dendak tokiko saria eskuratu du, Bizkaiko erakusleihoen XXVI. lehiaketan

26.01.10
Ekonomi Sustapena

"Dskaro" denda ermuarrak Bizkaiko Gabon Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria eskuratu berri du. Lehiaketa urtero hori antolatzen du Bilboko Merkataritza Ganberak. Aurten hogeita seigarren edizioa bete du eta lehiaketan lurraldearen 39 udalerrietako 615 establezimenduk parte hartu dute. Sariak orain egun batzuk atzera banatu ziren hiriburuko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian. Ermuko saria herriko udalak finantzatzen du. Sari hori Jose Luis Araujo Toki-Garapen eta Gizarte-Ongizateko zinegotziak eman zuen eta Izaskun Cabello Alvaarez ermuarrak jaso establezimenduaren izenean.

Sariak banatzeko ekitaldi hori merkataritzaren jai handi izan ohi eta aurtengoan ere horrela suertatu zen. Ganberaren Presidente Ignacio Mª Echevarriak esan zuenez, “merkataritza dinamismo positibo mantentzearen alde dagoen sektorea da, hiriaren eta garapen sozioekonomikoarekin kezkaturik dagoena”.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude