Makineria erabili eta hori mantentzeko Lanbideren ikastaroa egingo

27.01.10
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen alorrak ikastaro berri bat martxan jarriko du hasiko ditu otsailean, Makineria erabili eta hori mantentzeko titulupean. Eskaintza berri Lanbideren prestakuntza egitaraukoa da. Egitarau hori Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailak diruz-laguntzen du. Ikastaroa Euskal Erkidegoko langabetuei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza Lanbiden inskribaturik izatea. Esan bezala, izen-emate epea zabalik dago eta hori Langairen edozein egoitzan egin daiteke. Tokiak mugatuak direnez, -16 besterik ez baitaude- izen-emate hurrenkerari jarraituz beteko dira. Ikastaroaren helburua ondorengoa da: lurrak mugtzeko makineria erabiltzen eta makineria horren oinarrizko prebentzio lanak egiten ikastea.

Ikastaroa otsailaren 15ean hastea eta apirilaren 19an bukatzea aurreikusita dago. Nolanahi ere, data horiek aurreikuspena bat besterik ez dira, taldea eratzen eta plazak betetzeko epea luzatu baitaiteke. Ikastorduak guztira hirurehun (300) izango dira. Ikastaroan landuko diren gaia ondokoak dira:

  • Operazioak egitea Dumperra erabiliz
  • Lur-mugimenduak mini hondeamakina erabiliz
  • Lur-mugimenduak makina mistoa erabiliz
  • Hondeaketak egitea atzerakako hondeamakina gurpilduna erabiliz
  • Hondeaketak egitea atzerakako hondeamakina beldar-kateduna erabiliz
  • Eraispenak egitea
  • Ingurumenari buruzko moduloa

Ikastaroa doakoa da eta otsailean hasiko. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Aldiz, praktikak Artamendin gauzatuko dira. Argibide gehiago nahi dutenek Toki-garapeneko alorraren bulegora jo beharko dute, Bizkaia Etorbideko Torreta Etxera. Edota bertako telefono zenbakira: 943179151 editu edo posta elektronikoko ondorengo helbidera: pye@udalermua.net idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du