Otsailean doako azterketa medikoak egingo herriko kirolarientzat

27.01.10
Kirolak

Herriko hainbat kirolarik doako azterketa medikoak egin ahal izango dituzte otsaileko 15etik 19ra bitarteko astean. Azterketa horiek posible izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, erakundeak unitate mugikor berezi bat bidaliko baitu zeregin horretara. Azterketak M.A. Blanco udal kiroldegiaren aurrean egingo zaizkie, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten ohiko kirolariei edota amateurrei. Azterketak otsailaren 15etik 19ra bitartean egingo dira, goizeko 9 eta erdietatik laurak laurden gutxitara bitartean.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udal kiroldegian. Izena emateko epea hasita dago eta ostiral honetara bitartean zabalik egongo da. Eguneko bospasei azterketa egingo direla aurreikusi da, hortaz hogeita sei lekuok zozketaz esleituko dira kopuru hori baino interes gehiago izaten bada. Zozketa otsailaren 1ean egingo da, arratsaldeko ordu bietan.

Kirola eta osasuna

Ariketa fisikoa aisialdiko jarduera gisa ez ezik, Bizkaiko Foru Aldundiak kirola osasunaren sinonimo gisa bultzatu gura du, betiere kontrol-baldintzen menpean.Horretarako, erakunde honek Kirolaren Medikuntzako Unitate Mugikorra jarri zuen martxan iaz, udal instalazioetan kirola egiten duten pertsona guztiei arreta emateko eta azterketak egiteko.

Baliabide tekniko eta informatiko berrienak ditu eta batez ere prebentzioa da beraren helburua. Osasun azterketa orokorrak eta oinarrizko azterketa bereziak egiten ditu. Ebaluazio fisikoetan ikusten diren arazoak zuzentzeko aholku eta gomendioak ematen ditu. Ibilgailuan ergometria edo esfortzu-testak egin daitezke. Horixe da unitate honek ekarri dituen berrikuntza nagusietako bat.

Ekimenaren nondik-norakoak

  • Nori zuzendua: Udalen kirol instalazioak erabili ohi dituzten kirolzale amateurrak.
  • Aldez aurreko izen-ematea: Urtarrilaren 25etik 29ra arte. M.A. Blanco Kiroldegian: Harreran, Fitness Aretoan eta bulegoan.
  • Zozketa eguna: Otsailaren 1ean, eguerdiko 14:00etan, Kiroldegiko Ofizinetan.
  • Gehienezko partehartzaile kopurua: 26 pertsona.
       

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira