Gemma Zabaletak eta Carlos Totorikak gizarte-ongizateko egoitza inauguratu dute

28.01.10
Gizartea

Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta alkateak herriko gizarte-ongizateko egoitza berria inauguratu dute gaur. Gemma Zabaletak eta Carlos Totorikak Erdikokale 21eko eraikinaren fatxadan jarritako plaka oroigarria desestali dute. Eraikina gizarte-ongizate zerbitzuetako egoitza berria da, non oinarrizko gizarte zerbitzuak, immigranteenak eta gizarte eta hezkuntzakoak batu diren. Sailburuaren esanetan ‘proiektuak I+G+Bak gizarte-politikara ekartzen duen aldaketa- eta modernizazio-politikaren abangoardia bihurtzen du Ermua”.

Ermuko gizarte-zerbitzuen izaera aitzindaria izan da, hain zuzen ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailari honetan laguntza ematera bultzatu dioena. “Hemen aspaldidanik jabetuta zaudete zerbitzuek ezin diotela bizkarra eman enpleguari eta lan-orientazioko eta laneratzeko baliabideei” azpimarratu du Zabaletak. Politikariak diru-sarrerak bermatzeko errenta, enplegu eta lan-munduarekin uztarturi errenta aktiboetan eraldatzeko egiten den ahalegina goraipatu du “Euskadik ez duelako diru-laguntzen gizartea izaterik nahi”. Zabaletaren hitzetan, Ermuko ongizate sailak beste behin aurrera pausua eman du, “gizarte-zerbitzuak, hezkuntzakoak, familiakoak edo osasunekoak ekintza bateratuan uztartuz, bitarteko eta loturarik gabeko espazio hutsei erantzuna emanez eta horiek betez”.

Ermua kudeaketara modernizatzeko erreferente da, I+G+Bak gizarte-politikara ekarriz

Alkateak Ermuko udalak herritarrekiko eta etengabe aldatzen diren horien beharrekiko konpromisoa azpimarratu du. Carlos Totorikak gizarte-zerbitzu anitzen eta horien ikuspuntu berriaren zertzeladak eman ditu, horiei erantzuteko dugun espazio berria behar zela adieraziz, eskura, hurbil eta koordinaturik zerbitzu baten irudia transmititzeko. Agintariak gure gizarteko gizarte-zerbitzuen eskaintza hastearen ezaugarriak aipatu ditu, horiek herritar orori zuzentzen zaizkiela gogoratuz, gutariko edozein pertsonak edozein egunetan adinagatik, banantzegatik, langabeziagatik edo gaixotasunagatik laguntza behar izan dezakegulako.

Carlos Totorikak eskerrak eman dizkio Administrazio Publikoen Ministerioari eraikina birmoldatzeko erabili diren 298.383 euroak eman dituelako, Enplegua Sustatzeko Toki-inbertsiorako Estatuko Fondoaren –E Plana deritzanaren- barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailaren babesa eta laguntza eta gogora ekarri du, honek eraikina altzariekin jantzi eta ekipatzeko erabili diren ia 70.000 euro jarri izanagatik. Inaugurazio ekitaldian Udalbatza kideak izan dira –PP eta EAJ taldetakoak, eta baita Gizarte Ekintzako udal Kontseiluan parte hartzen duten elkarte eta taldeen ordezkariak, beste hainbat gizarte eragileekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan