Zine-klubak Japoniako zuzendarien zikloari amaiera emango dio
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak filma japoniarrei dedikaturiko zikloari amaiera emango dio gaur. “Paprika: detective de los sueños” filma proiektatuko da gaurkoan. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. 2006. urtean egindako helduentzako marrazki edo animazio filma da, eta Sathosi Konek zuzendu zuen. Filmak 90 minutu irauten du. Generoari dagokionez hainbatean kokatu daiteke: fikzioan, terrorean, fantasian edota surrealismoan. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Atsuko Chiba psikiatrak ‘PT’ izeneko terapia metodo iraultzaile bat garatu du. Esperimentu makina baten prototipoa da, zeinak pazienteen buruan sartzeko eta horien antsietatea tratatzeko balio duen. Prototipoa doktorearen laborategitik lapurtu egiten dute eta horren sortzaileen burua inbaditzen hasiko dira lapurrek. Sortzaileen pertsonalitateak desegin egingo dituzte, horiek lo dauden bitartean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.