Erregelamendu gaurkotua, gaur egungo liburutegirako

29.01.10
Udal Liburutegia

Liburutegiak udal zerbitzua arautzen duen erregelamendua eguneratu eta berrargitaratu hobetzeko etengabe mantentzen duen prozesuari jarraiki. Orain arte indarrean izan den erregelamendua 1999koa zenez, zaharkitua zegoen eta zerbitzu berrien eta horietatik eratortzen diren erabileren kasuistika ez jasotzen ez zuelarik.

Zerbitzuak aurrera egin du azken urteetan eta baita bere erregelamenduak ere bai. 2009ko urtean zehar erregelamendua aztertzen eta eguneratzen jardun izan dute lankideek, liburutegiko zerbitzuen funtzionamendu eta erabilera onak bermatze aldera. Udalbatzak erregelamenduaren berri jaso du eta horretan mintzatu izan da, iazko urtea amaitu baino lehen egindako azken batzorde informatibo batean.

Erregelamenduak bost atal ditu. Lehenengoan liburutegiaren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen definizioa egiten da. Bigarren atalean, bazkide eta erabiltzaileek zerbitzu ezberdinak erabiltzeko dituzten baldintzak ezartzen dira. Hirugarrenean, liburutegiko oinarrizko zerbitzuen ezaugarriak zehazten dira ( irakurketa eta ikasketa gelena, fondoen kontsulta, wifiaren erabilera norbere ordenagailuarekin, haurrentzako liburutegia, eta abar…) eta zerbitzu berezien ezaugarriak (materialaren mailegua, ikus-entzunezkoak, ordenagailuak, eta abar…). Laugarrenen atalean, zerbitzu orokorren baldintzak (fotokopiagailua, takilak, sarbideak katalagora, atsedenerako guneak, eta abar…). Erregelamenduaren azken atala, funtzionamendu orokorrari dedikatzen zaizkio.

Erregelamendu hori bertsio elektronikoa kontsulta gai dago internet bidez. Hori ezagutu edota irakurri nahi duenak udal liburutegiko www.ermua.es/biblioteca mikrositean topatuko du. Eta paperean, udal liburutegian bertan.

  • Ermuko udal liburutegiko erabiltzaile batzuk ikus daitezke azteko aldean

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean