2010eko Inauteri jaiak badu kartel ofiziala

30.01.10
Kultura eta Gazteria

2010eko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak gaur ezagutarazi du kartel lehiaketaren lan garailea eta irabazlearen izen-abizena. Lana ordenagailuarekin eginikoa da, bertan oilar koloretsu bat ageri da dira, horren gorputz eta ezaugarriak jostun-gintzako materialez eginak daudelarik (hariez, botoiez, ohialez, eta abar..). Kartelean kolore nagusia horixka da, horren letrak kolore zuriak direlarik. Kartela Astorga (Leoneko) César Nuñez Alvarezek egin du eta irabazle izateagatik 450 euro eskudirutan jasoko ditu. Lehiaketara guztira 30 lan aurkeztu dira. Proposamen guztietatik hiru aukeratu ziren eta, orain, epaimahaiak hiru horren artean onena, bere ustez, aukeratu du. Aurtengo lehiaketan ikusitako maila altua eta ona izan da epaimahaiaren iritziz.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 11n, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 11ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoaren berri laster emango dugu, hori moldiztegitik jaso bezain pronto.

  • Irudian Ermuko 2010eko Ihauteriak iragartzeko erabiliko den kartel ofiziala

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena