Inauterietako dekoratuen lehiaketa deitu du EMOEk elkartekideentzako
Inauteriak ate joka ditugu. Aste eta erdi besteri ez da falta, Eguen zuri egunerako. Horren harira, giroa sortzen, hori pizten edo, gutxienez, mantentzen laguntzeko xedez, herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) dekorazio lehiaketa antolatu eta deitu du ostalaritzako establezimenduen artean. Hori horrela, bere establezimendua 2010eko Ihauterietan hobetuen apaintzen edo mozorrotzen duen taberna, kafetegi edo jatetxeak, saria irabaziko du. Saria herriko Jardunaldi Gastronomikoen barne, gonbidaturik datorren sukaldariak prestatuko duen afari berezirako lau txartel izango da. Sari horren babeslea gure udala da.
EMOEk dioenez, urtero tabernari askok ahalegin handia egiten dute beren lokal eta establezimenduak apaintzen, lan horretan denbora eta baliabideez gain, ilusio handia ere jarriz. Ahalegin horren helburua tabernak eskenatoki bitxi bihurtzea da, non jaiaz eta giroaz ospatu ahal izango den. Hori aitzakia harturik, Elkarteak inauterietako dekorazio lehiaketa deitu du, taberna onena prestatzen duenari saritzeko asmoz.
Lehiaketan parte hartu nahi duten elkartekideek aldez aurretik izena eman behar dute. Horretarako EMOEko idazkaritzarekin harremanetan jarri behar direlarik, egoitzara bertara joanez, bertako 943 17 41 47 telefonora deituz edo elkarteko acermua@euskalnet.net. e-postako gutunontzira idatziz. Epaimahia establezimenduetatik otsailaren 12ko ostiralean pasako da, bere kalifikazioak eman eta irabazlea ezagutarazteko. Esan bezala, saria herriko Jardunaldi Gastronomikoen barne, gonbidaturik datorren sukaldariak prestatuko duen afari berezirako lau txartel izango dira.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan