‘Nahita’ aldizkariaren 2010eko lehen alea argitaratu da
Nahita aldizkariaren urtarrileko alea argitaratu da. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, urtarrilekoa aste honetan bertan banatzen hasiko da. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen lehen aldizkaria moldiztegitik atera berri da. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak bi gai dakartza azpimarraturik: erreportaje nagusia, jolas eta bere baloreei dedikaturikoa. Horri jarritako titulua” Arrosa eta urdinaz haratago…pertsonak izaten laguntzen diguten jolasak” da. Bigarren aipamena Gure historia berreskuratuz atalari egiten zaio eta bertan jorratutako emaginen figurari. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non abenduan Erakunde Feministen Estatuko Koordinakundeak granadan egindako jardunaldien inguruan gogoeta egiten den.
Ezagutzen al duzu? atalean, herriko Emakumeen Sustapen Zentroko lanaren berri jasotzen da. Jarraian, Emakumearen Euskal Erakundearen,-Emakunderen- sorrera ibilbideaz, hitz eginez. Gure historia berreskuratuz atalean berriz, emaginen lana gogora ekartzen da, Esperanza Loitxate eta Eladia Unamuno aipatuz. Erreportaje nagusia, jolas eta bere baloreei dedikatuta dago.
Ale honek argazki-inkesta mantentzen du, oraingo honetan kirolari eta horren inguruko aurreiritziei buruz zenbait perntsonen testigantzak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, emakume kirolarien inguruko galderak planteatuz, tribial feminista batean. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.
Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko