Jean Claude Cubinok bere arte soziala ikusgai jarri du Lobianon

02.02.10
Kultura eta Gazteria

Lobianok ikusgai ditu bere bi aretoetan Jean Claude Cubino pintore hispano-frantsesaren obra. Erakusketari ''Patologías nº 2, el arco senil'' titulua jarri dio eta bertan Alzheimerra jota dauden gaixoak ikus ditzazkegu bere koadro erraldoietan. Erretratuak dira, ikutu figuratiboa dutenak eta errealitatearekin bat ez datozenak “gaixo dauden pertsona eta protagonista horien errespetatzeko”. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Zabalik dago ondrengo egun-ordueta: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.

Jean Claude Cubino mugaz bestaldeko artista bat da. Bere gurasoak imigrante espainiarrak izanik, Frantzian jaio zen eta bere bizitzako lehen hamabost urteak bertan eman zituen. Adin horrekin, familia Salamancara bueltatu zen, bera bertan hasi eta hezi izan zelarik. Arte Ederrak ikasi zituen hiriburu horretako fakultatean. Bertan segitzen du bizitzen, nahiz eta lanagatik Frantziara sarri joaten den.

Jean Clauderen obra zirraragarri da, bestelakoa eta ezohiko pintorea baita bera. J. Claude Cubinok artearen ikuspuntu soziala lantzen du. Azken urteetan pintatu eta erakutsi dituen obra down sindromea, alzheimerra eta bestelako patologia, gaixotasun eta arazo sozialak islatu baititu. Horien guztien berri du, Proyecto Hombre elkartean aritu izan delako. Esan bezala, otsailaren 14ra bitartean ikusgai Lobiano kulturgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu