Soldadura eta osasun langileen ikastaroetarako izen-ematea zabalik
Toki-garapen sailak bi ikastaro berri gauzatuko ditu laster. Eskaintza hori prestakuntzaren bidez enplegua sustatzeko ekintzen barne dago. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du. Ikastarook langabetuei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea. Esan bezala, izen-emate epea zabalik dago eta alorrak Torreta Etxean duen egoitzan egin daitezke. Tokiak mugatuak direnez, izen-emate hurrenkerari jarraituz beteko dira. Interesdunek elkarrizketatuak izango dira.
Ikastarook bi eta lau aste barru, hurrenez hurren, hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: Mig-mag soldadura erdi-automatikoa eta gizarte eta osasun alorreko langile laguntzailea. Ikastarook 300 eskola orduko iraupena izango dute. Soldadurakoa otsilaren 22an hasiko da eta, bestea martxoaren 15ean.
Ikastaroa egiten duten pertsonen artetik hainbatek praktiken bidez trebakuntzan aurrera egiteko aukera izango dute. Foru Aldundiak xedatu duenez soldadurakoa egiten duten pertsonetatik bik, beste 360 praktika ordu egin ahal izango dituzte inguruko enpresetan. Aldiz, gizarte eta osasun langile laguntzaileen kasuan bost ikaslek egin ahal izango dituzte praktikak, hurrenez hurren.Ikastaroak doakoak dira Foru Aldundiak diruz-laguntzen dituelako. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, azpiko agirietan eskaintzen ditugu. Ikastaro bakoitzeko orri bana eskaintzen dugu pdf formatuan.
Matrikula egin nahi dutenek Toki-Garapeneko udal alorraren bulegora jo beharko dute. Matrikula zabaldu berri dago. Helbidea hau da: Torreta Eraikina. Argibide gehiagorako joan bertara edo deitu ondoko telefono zenbakietara: 943176422 eta 943179018.
Ikastaro horien informazio oharrak:
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren