Totorika: ez dago arriskurik ez eta segurtasuna kolokan, udal teknikarien arabera

04.02.10
Erakundea

Aldapan arriskurik ez eta segurtasuna ere kolokan ez dagoela adierazi du gaur Carlos Totorikak. Alkateak horrela hitz egin du Aldapa Iparrean dagoen lursailaren gainean. Lursaila hori Antonio Gonzalezena da, eta bertan bere ‘Greyhound’ izeneko enpresak sustatuta Babes Ofizialeko 50 Etxebizitza altxatzen izan behar zuen. Errealitatea oso bestelakoa da, eta obra urte bete pasatxo daramate geldirik eta bertan behera. Herriko agintariak adierazpen horiek egin dizkio TVE telebistako eta ‘España directo’ programako taldeari gaur goizean. Telebistako taldea Ermura etorri da lursail horren inguruan bizi diren herritarren eskariari erantzunez, taldeak “obran lur-jausiak daudela eta lanak zortzi hilabete baino gehiago geldirik daramatzatela” salatu baitute. Taldeak segurtasuna bermatzeko zonaldean jardutea eta proiektua berreskuratzea eskatzen dute. Auzoko hainbat lagunek elkartu eta Facebook sare sozialean taldea zabaldu dute konponbidearen alde indarra egiteko.

Herriko agintariren esanetan “benetako arriskurik balego pertsona edo ondasunentzat, udalak berehala jarduteko exijituko lioke enpresa sustatzaileari. Eta honek eskariari muzin eginez gero, udalak bera subsidiarioki jardunez, egin beharrekoak egingo lituzke, Kaltxango eraikinarekin abenduan egin bezala. Edo orain urte batzuk lehenago, Ermua Forja zenaren lursailean mendia behera eta etxebizitzen ondora etorri zenean egin bezala, sustapen horretan baita konstruktore honek berberak parte zuelarik. Gertakizun hari aurre egiteko gure udalak orduan ia milioi bat euro erabili zituen. Politikariak esandakoari jarraiki, “segurtasuna dela-eta auzokideek duten kezka udalak ulertu eta konpartitu egiten du” eta horregatik, aldiro-aldiro udal teknikariek bertara joaten dira lur-jauzirik edo mendoitz-buruan lur-ebakirik dagoen konprobatzera, horrek mugimendua dagoela adieraziko lukeelako”.

Udalak ez du nahi etxebizitzetako esleipendunek diru askoz gehiago ordaindu beharrik izatea

Ermua hiria Urko eta Ureta mendien maldek osatzen duten arroila sakonean dago. Hori horrela eta bere kokapen geografikoaren eraginez herrian egindako eraikin guztietan horiek altxatu ahal izateko maldan egotearen ezaugarriari aurre egin behar izan diote. Sustatzaileak ezagutzen zuen ezaugarri hori urbanizazioa egiteko lehenengo proiektuarekin hasi aurretik. Hasi eta arazoak izan dituenean proiektua aldatu eta prezioak igotzea nahi izan zuen. Ermuko udalak hamahiru hilabete atzera proiektu horren aldaketa aurkezteko eskatu zion lehenengoz. 2009ko apirilean epe zehatz bat jartzen zion alkate-dekretua helaraziz. Ondoren, proiektuaren aldaketako agiriak beste bi aldiz ere eskatu dizkiolarik. Eskariei kasurik ez die egin, 2009ko abendura artean. Gabonetan aurkeztu baitzuen urbanizazio proiektua eraldatzeko dokumentazioa. Agiri horiek aztertzen ari gara orain, eta seguruenik, hemendik egun gutxira, proposamenaren ebaluazioa ezagutuko dugu. Izan ere, entitateak gure oniritzia ematea espero dugu.

Carlos Totorikaren iritziz proiektua berreskuratu eta obrarekin aurrera jarraitzeko erabakia Antonio Gonzalezen esku dago. Honek aditzera eman duenez “ezin dugu jakin noiz arte itxarongo duen, behar bada, prezioa igotzea lortu bitartean. Igoera arrazoizkoa eta guzti izan daiteke, baina zenbatekoa den zehatz-mehatz jakin behar dugu. Gain kostua milioi batekoa bada, etxebizitzekin kopuru horri erantzutea nahi dugulako, ez bi ez hiru milioi goitik ordainduz, kontratistaren onurarako. Ez dugu nahi etxebizitzen esleipendunek dagokiena baino askoz gehiago ordaindu behar izan dezatela. Prozesua udara arte luza daitekeela aurreikusten dugu. Horrez gain, sustatzaileak eraikuntza sektorean dabiltzan askok egun dituzten zailtasun bestelako arazorik ba ote duen ez dakigu, ez dugu jakiterik, datu ezean, baina horiek ere egon izan daitezke eta obra berreskuratzeko epean eragin dezakete”.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua