Santa Agata ospatzen dugu Ermuan gaur

04.02.10
Gizartea

Erkidegoko herri ugaritan egin legez Ermuan ‘Santa Agata’ bezpera ospatuko dugu gaurko egunean. Herriko kaleetatik aterako dira egunean zehar herriko zentroetako ikasleek nahiz alboka Musika Eskolako ekitaldiarekin bat egingo duten pertsona helduek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Gaztetxoek eskola orduetan ibili dira goizean, eta arratsaldeko lehen orduetan ere ibiliko dira beste talde batzuek. Helduek, aldiz, arratsaldeko sei eta erdietetatik aurrera aterako dira kalejiran, herriaren hiriguneko kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Talde hau On Teodoro Zuazuaren omenezko estatuaren plazatxotik aterako dira. Talde honek bere kalejiran biltzen dituen sosak Haitiko lurrikararen eraginez guztia galdu dutenei laguntzeko eta Karibeko herri hori altxatzen laguntzeko emango dute, urtero proiektu humanitario bati laguntzea izaten baitute helburu.

Arratsaldez aterako den helduen talde hori, aurtengoan Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentziara ere joango da kantatzera, adinekoei bizipoza eramateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.