Informatika alorrak udal wifi sarea gehitu eta San Pelaiora eraman du

05.02.10
Erakundea

Informatika alorrak udal wifi sarea gehitu eta handitzeko planarekin aurrera jarraitzen du. Aste honetan bertan, sarbide publiko eta libre berri bat jarri du San Pelaio auzoan. Hain zuzen ere, udal kiroldegiaren parena dagoen beirazko pergola edo egituraren barne.

Azpiegitura horretan jarritako sarbide puntu horren bidez herritarrok Internet eta bestelako zerbitzuak erabili ahal izango ditugu. Sarea askea denez edonork erabili dezake zabalik dagoen orduetan eta horri jarri zaion izena Ermua da. Seinalea Cisco 1230 marka eta modeloko antena anplifikadore baten bidez zabaltzen da. Zerbitzua martxan jarri ahal izateko, pergola udalak duen zuntz optikoko lerroarekin lotu behar izan da, horri lotura egiteko udal kiroldegiko puntua erabili delarik. Wifi bidezko sarbide berri hori prestatzeak 3000 euroko kostua izan du, horren barne, antena, materiala, eta konfigurazioa barne sartu direlarik.

Sarbide puntu berri horrek ematen duen seinalea 90 metroko erradiora bitartean zabaltzen da, beti ere, beirazko pergolaren barnean. Pergola erabilera publikorako espazio itxia da, beiraz estalirik dagoena, euri, haize eta eguzkitik babesteko barnean biltzen direnak. Azpiegitura hori egunero zabaltzen da goizeko 9 eta erdietan, egunez zabalik mantenduz eta gaueko 9 eta erdietan bere ateak itxiz. Gauez ezin da erabili, ez baitago zabalik, bere lekua eta bertan jarritakoak babestu eta behar ez direnik ez egiteko.

Sarbide puntu berri hau herrian dugun udal wifi sarea handitzera dator, aurretik Lobianon, udal liburutegian, Abiapuntu bulegoan edo udaletxeko Osoko Bilkuran genituenen osagarri.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua