Goizean xakea eta, arratsaldean, ipuin kontalaria

05.02.10
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza jasango du biharko egunean. Goizean xakearen inguruan antolatutakoa eta, arratsaldean, haurrentzako ipuin kontaketa.

Goizekoan, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.

Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo, eta ipuin kontalaria 17:30etan. Biak haurrentzako aretoan egingo

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena egingo du. Kamishibai edo paperezko antzerkian, lamina multzoa erabiltzen da, batzuetan marrazkiak agertzen dira eta beste batzuetan, berriz, marrazki horiek eta istorioaren nondik norakoak azaltzeko letra idatziak. Ahozko teknikan oinarritzen da, Japonian oso hedatua dagoena oso antzinatik, egun beren oinorde kulturalaren zati dela kontsideratuz.

Saioa Katrin ipuin kontalariak egingo du, japoniar tradizioko eta kamishibai izeneko ipuinekin. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan egingo da. Saioa aproposa da 6 urtetik 10era bitarteko umetxoentzat. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, enbarazurik ez sortzeko.

Hemendik aurrera hileko lehen larunbata guztietan jarduera bikoitza egingo da udal liburutegian. Hurrengo hitzordua, martxoaren 5ean izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte