InnTegra proiektuko kideek Ermuan gauzatu du programa koordinatzeko hirugarrengo topaketa

09.02.10
Ekonomi Sustapena

InnTegra proiektu europarrak Ermuan gauzatu izan du barne koordinazioko hirugarren topaketa, aurreko astearen ostegun eta ostiralean eginiko bileretan. Bilera horietan datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekintzak, horien datak eta epeak zehaztu dira. Saio eta lan-egun horietan ekintzen proposamen ezberdinak zehaztu eta bateratu egin dira herrialdez gaindiko izaera duten jarduerak adostu, horietako lehenak martxoak gauzatzen hasiko direlarik.

InnTegra proiektuaren helburuetako bat lurralde ezberdinetan gune sortzaile eta berritzaileak sortzea da gizarteko talde eta adin guztientzat: haur, gazte, langabetu, enpresarientzat eta abar… herritar orokorren ikuspegitik ekintza interesgarrienen artean ondorengoak ditugu:

  • Nazioarteko lehiaketa antolatu eta deitzea, non haurrek lasterketako ibilgailua txikia (miniaturazkoa) sortu beharko duten. Aipatu ibilgailu hori karrera batean parte hartu beharko du.
  • Saio esperimental ezberdinak antolatzea langabetu, proiektu sustatzaile eta haurrekin.
  • Ideiak sortzeko gune birtual eta fisiko berezi bat atontzea.
  • Enpresa sarea eratzea, horrek bulegoak izango dituelarik Portugalen, Frantzian eta baita Espainian ere.
  • Unibertsitatearekin lankidetzan jardunez berrikuntza, sormena eta norbere lana sortzeko ikastaroak antolatzea.

Irakurri daitekeenez, koordinazio bilerak emankorrak izan dira, eta gauza askotarako eman dute. Erronka ez da makala. Nolanahi ere, eraginkortasunaren bila taldekideen artan zer koordinatu eta zer adostu aurrerantzean ere izango denez, apirilean Covilhâ herrian (Portugalen) berriz biltzeko konpromisoa hartu dute. Topaketa horren berri eta bere emaitzena ere izango duzue hemen.

  • Argazkian InnTegrako kideek eginiko saio esperimentalean, ikasten besteei erakutsi ahal izateko
  • Argazkian InnTegrako kideek Ermuko Lobianon eginiko koordinazio eta egitarauak adosteko saioetan

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik