Liburutegiak sari moduan haur eta gazteentzako liburu eta material sorta jasoko du

09.02.10
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak sari moduan haur eta gazteentzako 200 liburu eta hainbat material osagarri jaso du, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz, urtero irakurzaletasuna sustatzeko urtero deitzen duten kanpainaren barne Portu duten aipamenari jarraiki.

Azken edizioetan, gure liburutegiak kanpaina horretan hainbat aldiz jaso izan ditu aipamen eta sariak jarraian. Bertako langileen urtez, hori horrela izateak bertan gauzatzen duten lana eta proposamenak aintzat hartu eta oniritzia ematea kontsideratzen dute. Horrez gain, ezohiko bide horretatik liburutegiko fondoa asko hasi da, tituluen aukera zabala eskuratuz. Aurten jasotako sortaren barne haur eta gazteentzako 200 liburu, orri markatzaileak, pegatinak eta poltsak daude.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren 2009ko deialdira Ermuak aurkeztutako proiektuak zuen titulua ondokoa zen “Gure ibilbide-orria idazten”. Proiektu horrek udal liburutegiak gaur eguneko egoitzan hamar urte bete izana ospatzeko jarduerak eta kultur ekitaldiak biltzen zituen.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat