Ikasleek bat egin dute hondakinak gutxitzeko eta klimaren aldeko kanpainarekin
Herriko ikasleek hondakinak landu dituen tailerra gauzatu dute, urtarrila eta otsailean zehar. Tailer hori ingurumenaren heziketarako udal egitarauaren barne txertatzen da. Merkataritzan ohikoak diren erabilera bakarreko plastikozko poltsak ingurumenean sortzen dituzten arazoak aztertu eta ezagutu dituzte partaideek. Tailerrari amaiera emateko ikasleek plastikozko poltsak zentzumenez erabiltzeko hartu duten konpromisoa agertu dute, horien erabilerak gehituz eta balio ez dutenean birziklatuz. Partaide bakoitzak poltsa berrerabilgarri bana jaso du, erabilitako plastikozko zaharra ekarri eta birziklatzeko ontzira botatzearen truke.
Tailerra egin dutenek Lehen Hezkuntzako ikasleek izan dira, hain zuzen ere Sallabentek eta San Pelaiok (bakoitzak 2 gela); Eskolabarrik eta Ongaraik (bana gela bakoitzak). Tailerrean guztira 100 umek parte hartu dute. Tailer honek iazko azken hiruhilekoan gauzatutako beste hainbat ekintzen osagarri da, eta horiekin guztiekin herritarron sentiberatasunean eragin nahi da, sortarazten ditugun hondakin kopuru itzelak, klimaren aldaketan, baliabideen urritasunean eta abar eragin zuzena dutela jabetu gaitzen. Alorrak ingurune arazo horren gaineko kontzientziazioa areagotu nahi du, hondakin kopurua gutxitu eta klimari mesede egiteko helburuarekin. Plastikozko poltsak ordezkatzeak hondakin kopurua gutxitzea eta atmosferara CO2 gutxiago izurtzea ekarriko baitu.
Plastikozko poltsa arruntak, erabili eta botatzekoak, ohikoak dira gure eguneroko bizitzan. Biztanle bakoitzak horietako 238 poltsa hartzen ditu batez beste urtean (plastikozko beste ontziez gain). Baina poltsa bakoitzaren fabrikazioan 4 gr. CO2 isurtzen dira airera, gas hori izanik batez ere berotegi-efektua sortzen duena eta klima-aldaketaren eragilea. Poltsa mota horrek 100 bat urte behar ditu deskonposatzeko, eta %10 bakarrik doa edukiontzi horira birziklatzeko. Gainerakoak zabortegietan, hondakin erraustegietan amaitzen du, edo okerrago oraindik, itsasoan. Han tranpa eta bazka bilakatzen dira itsasoko animalia, hegazti eta dortokentzat. Hondartzetan jasotzen den zaborraren %20 plastikozko poltsak dira.
Plastikozko poltsa gutxiago=CO2 gutxiago
Berriro erabilgarriak diren poltsak erabilita pertsona bakoitzak 18.000 poltsa baino gehiago aurrez dezake bere bizitzan zehar. Gizarteak eragiten dituen hondakinak gutxitu behar izanaz jakitun dira Herri administrazioak. Horregatik Hondakinen Plan Nazional Bateratuak 2010 urterako merkataritzan erabiltzen diren plastikozko poltsen %50 gutxitzeko helburua hartu du. Helburu hori bete ahal izateko herritarren inplikazioa ezinbestekoa da.
Jarduera hau Ermuko Toki-Agenda 21eko ekintza planean jasotakoarekin bat dator. Horretan, hain zuzen, onorengo ildo estrategikoak zehazten dira: “L6. Hondakinen birziklatze, berrerabiltze eta gutxitzea sustatzea, ingurunean duten eragina gutxitzeko”. L7. Jasangarritasun eta ingurunearen kudeaketa baloreak areagotzeko sentsibilizazio lantzea”.
Ingurumenean hezitzeko udal programa, gai tematikoak lantzeko tailerretanegituratuta dago, besteak beste, mugikortasuna, bioaniztasuna, hondakinak, eta abar. Egitarau horretan herrian ditugun Lehen hezkuntzako ikastetxe guztiak hartzen dute parte.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko