‘Bibliolan’, garapen pertsonal eta laboralerako gune berria

10.02.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eta Tokiko-garapen Alorrak lanaren inguruko zalantzak argitu eta horretan aholkularitza eskaintzeko gune eta ekimen berria irekiko dute otsaila honetan. Ekimena hamabostean behin gauzatuko da eta bertan curriculum vitae erakargarri eta ongi egituratua prestatzeko, auto-enplegurako formulen berri emateko edota enplegua bilatzeko norberari egokitutako ibilbidea diseinatzen lagunduko diete erabiltzaileei. Lehenengo saioa otsailaren 18an eginen da, goizeko 11etatik ordu 1era bitartean. Ekimen honen sustatzaileek horren berri eta horren xehetasunak ezagutzera emateko asmoz kartela prestatu dute.

Ekimena 16 urtetik gorakoentzat da. Bibliolan ekimeneko saio bakoitzak erabat praktikoak izango dira eta bi ordu iraungo dute. Saio guztietan Tokiko-garapen alorreko teknikariak izango dira, hori dinamizatzeko eta parte hartzaileei lan eremuko edozein gairen inguruan norberari eta bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua eskainiko zaie.

Ekimenaren osagarri gisa, liburutegiak Baliabideen gida berezi bat prestatuko du, non prestakuntza eta enplegu eremuan aurrera egiteko liburuak, ikus-entzunezkoak, aldizkariak eta web-gune aproposak gomendatuko dituen. Horrez gain, udal liburutegiko sarreran iragarki-ohol berri bat jarri da enplegu eskaintzak eta eskarien berri emateko. Azkenik, udal liburutegiko mikro web-gunean Bibliolan izeneko gunea irekiko da laster, bertatik lana bilatzeko web baliabide zenbaiten berri eman eta gai ezberdinetako on-line ikastaroak egiteko aukera eskainiko delarik.

Bibliolaneko lehen saioa otsailaren 18an, ostegunean, egingo da, goizeko 11etatik ordu 1etara bitartean. Horretan eta bertaratzen direnek planteatzen dituzten zalantza edo gaiez gain, Tokiko-garapen Alorrak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukeren berri emango da.

Saioa haurrentzako aretoan egingo da. Plaza kopurua mugatua denez gero, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena-eman beharko dute. Horretarako hainbat bide daude: liburutegira bertra joatea, 943179212 deitzea edo zerbitzuko biblioteca@udalermua.net e-postako helbidera idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat