Elurra eta hotzagatiko abisu laranja dugu gaurko eta biharko

11.02.10
Gizartea

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaur eta biharko egunean elur-kota itsas mailan kokatuko denez gero,eta tenperaturak jaitsi et eta izotza botako dituela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu laranja ezarri du. Gaurtik bihar arratsaldera bitartean, abisu laranja hori mantenduko da, ostiral iluntzetik eta larunbaterako abisu maila horian jarriko dela aurreikusiz.

Gaurko iragarpenak honela dio, hitzez-hitz: “Elurrari dagokion abisu horia 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota itsas mailan kokatuko da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da. Kostaldean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da. Barnealdean izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia izan daitekeelarik. Iparraldeko haize izango da nagusi, bortitza, eta are bortitzagoa kostaldean eta mendietan. Hotz-berorari dagokionez tenperaturak jaitsi egingo dira. Kostaldean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da, barnealdeko zenbait lekutan handia izan daitekeelarik. Gehienezko tenperatura Bilbon 5 gradukoa izango dela dio, eta zero (0) Gasteizen. Donostian, 3 gradutan kokatuko da eta Arrasaten gradu 1ean”.

Biharko, tenperaturak behera eta hotz gehiago

Elurra bota dezakeenaren abisu eta pronostikoa ikusita, gure udalak larrialdietarako toki-plana martxan jarri du, denboraleari eta horrek sortarazi ditzakeen eragozpenei aurre egin ahal izateko. Erabaki hori hartu da, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Horiek horrela, Udal lan-taldeko kideek prest daude beharrezkoa izaten bada elurrari aurre egiteko, bai gaur iluntzean nahiz bihar goizaldean. Izan ere, elurra bideetatik baztertzeko erabiltzen den traktorea, gatza botatzeko makina eta gainerakoak erabiltzeko prest daude. Hori guztia udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatze aldera, batez ere altuen dauden auzoetan.

Bota dezakeen elurraren inguruko abisua, iragarpena eta gomendioek agiriak dituzue jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan