Ongaraiko kirol jarduerak bertan behera utzi dira asteburuan, eta baita Ermua F.T.ko partida ere

15.02.10
Kirolak

Asteburu honetan jasan dugun denboraleak hainbat ondorio ekarri ditu kirol alorrean. UKEk ostiralerako aurreikusita zeuden jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki zi zuen eta horren berri eman zion lurraldeko futbol federazioari, futbol-zelaiak zuri eta elurrez estalita baitzeuden. Larunbatean, berriz, Ermua Futbol Taldeko lehenengo ekipoak partida jokatu behar zuen, etxean Loiu hartuz. Taldeak bertaratu ziren, baina zelaian izotza zegoela eta, ez jokatzea erabaki zuten arbitroarekin batera. Ostiralean elur asko zegoen, ostegun gauen botatakoak zelaia guztiz estali baitzuen. Betiondon ditugun bi futbol-zelaien argazki bana bidali zitzaion federazioari, egoera ikus zezan.

Larunbatean, elurra baino gehiago izotza zen nagusi eta, jokalarientzat arriskutsua izan zitekeela baloratuz gero, partida hurrengo egun batean jokatzeko utzi zen. Talde biek Betiondon agertu ziren, partida jokatzeko asmoz, baina egoera ikusita hori beste egun batean jokatzea adostu zuten, arbitroa ere iritzi horrekin bat agertu zelarik. Betiondoko futbol-zelaia belar artifizialekoa denez gero izotza kentzea edozein baliabide erabilita ezinezkoa zen, zelaiari kalte egin gabe. Denboraldi honetan partida bertan behera utzi behar izan den laugarren kasua izan dute gorritxoek. Lehenengoan gripearen eraginez eta gainerako beste hirutan eguraldiaren eraginez. Elurrak izan zuen intzidentziaren lekuko, lerro hauen azpian federaziora bidalitako bi argiak jartzen ditugu.

  • Argazki honetan Teodoro Zuazua futbol-zelaia osatiral goizean elurrez beterik zegoela ikus daiteke
  • Argazki honetan Betiondo futbol-zelaia eta inguruko atletismoko pista ostiral goizean elurrez beterik zeudela ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira