Artarrai Marokora joango da Aste Santuan trekkinga egitera

18.02.10
Gizartea

Herriko Artarrai mendi taldeak Marokoko goi atlasetik trekkingeko txangoa antolatzen dihardu, aurtengo Aste Santuko egunetarako. Artarraik izen emate zabaldu du txango hori egiteko interesa izan dezaketen pertsonekin taldea osatzeko. Plazak mugatuak dira eta joan nahi duten mendizaleak federatuta egon beharko dira. Antolatzaileek lau mila metrotik gorako bi menditara igotzea aurreikusi dute; hain zuen ere Mgouma (4068) eta Toubkal (4165) tontorretara. Bidaiaren kostua gutxi gorabehera 700 euro izango direla iragarri dute. Horren barne dago hegazkinez egingo diren joan eta etorriko bidaiak, autobusean egin beharrekoak, elikagaiak, ostatuak eta materiala garraiatuko duten mandoak alokatzea.

Antolatzaileek izan dezaketen eguraldiaren arabera, aurreikusitako egitaraua eta horren ibilbideak aldatzeko eskubidea gordetzen dute. Artarraik interesdun izan daitezkenei lehenbailehen izena emateko gomendioa luzatu die, “hegazkin txartelak are eta lehenago lortu, txangoa gauzatzeko berme gehiago eta merkeago aterako baita”. Hasieran aurreikusitako egitaraua ondorengoa da.

  • Martxoko egunetan:
    • 27an: Hegaldia, Bilbotik Madrilera eta Ouarzazatera
    • 28an: Trekkinga Berebere herrialdeetan zehar???
    • 29an: Mgouma (4068) mendikatea
    • 30ean:Trekkinga eta Mziker herrira bidaiatzea
    • 31n: Trekking aeta Nelterrreko babeslekura joatea
  • Apirileko egunetan
    • 1ean: Toubkal (4165) eta Petit Toubkal tontorrak igo
    • 2an: Rus, Timesguida eta bidaia egin Essaouira joateko
    • 3an: Essaouira herritika Marrakechera joan
    • 4an: Marrakechen egun pasa
    • 5an: Buelta, hegaldia Marrakechetik Madrilera eta Bilbora.

Argibide gehiagorako edo izen-ematea egiteko deitu 638050634 telefono zenbakira edo idatzi artarrai@euskalnet.net. posta elektronikoko helbidera. Taldea ostegunera biltzen da ordu betez, zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara, Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuko gelan, udal liburutegiaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.