Zine-klubak ‘Melissa P’ filma proiektatuko du gaurko saioan
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak otsaileko jarduera eta emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Otsaileko emanaldiak zine erotikoari dedikatzen ari zaizkie. Gaur “Meliss P” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Filma koprodukzioa da, Italia, Espinia eta EEBB artean ekoiztutakoa. Luca Guadagninok zuzendu zuen 2005. urtean. Filmak 100 minutu irauten ditu. Gidoia Melissa Panarello gaztearen liburuan oinarritzen da eta horretan zuzendariak berak ere parte hartu zuen. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: María Valverde, Geraldina Chaplin, Claudio Santamaría, Elio Germano, Babrizzia Sacchi, y Primo Reggiani. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Melissa Panarello, adinez txikiak idatzitako biografia arrakastatsu eta polemikoan oinarritutako filma da. Liburuak Siciliako nerabe baten abentura sexual eta esperimentalak kontatzen ditu eta horren egokitzapena zinerako da filma honetan kontatzen zaiguna.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.