Generoen arteko indarkeria sortzen duten egiturazko osagaiak aztergai
Ondarru eta Ermuko Udal Aukera Berdintasun sailak generoen arteko indarkeria sortzen duten egiturazko osagaiak aztertuko dituen tailerra antolatu du asteburu honetarako. Tailerrak zortzi ordu iraungo ditu, gaur arratsaldez eta biharko goizez garatuko dena. Tailerra Maria Jesus Izquierdo doktore eta unibertsitate irakasleak emango du. Jarduera Emakumeen Topagunean gauzatuko da, gaurko lau eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean, eta bihar goizeko hamarretatik ordu bietara. Jarduera Jabekuntza Eskolaren barne txertatzen da, feminismoa lantzen duen ildoan hain zuzen ere.
Maria Jesus Izquierdo doktorea da Ekonomian eta soziologiako irakasle izenduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Berak gizarteko ezberdintasunak, sentimendu eta emozioen soziologia ikertzen ditu. Unibertsitatean Berdintasunerako Behatokiaren zuzendaria izan da. Egun Bartzelonako Unibertsitate horretako fakultatean sentimendu, emozio eta gizarte saileko taldea koordinatzen du. Idatzi dituen liburuen artean ondorengoak daude: Sin vuelta de hoja: sexismo, placer y trabajo (Bellaterra, 2001), Cuando los amores matan. Cambio y conflicto en las relaciones de edad y de género (Libertarias, 2000) y El malestar en la desigualdad (Cátedra, 1998).
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko