Enplegu bila jarduteko lehenengo urratsa: Bibliolan

22.02.10
Udal Liburutegia

Bederatzi (9) pertsonek parte hartu dute “Bibliolan” ekimenaren lehenengo saioan. Udal liburutegiak eta Tokiko-garapen Alorrak lanaren inguruko zalantzak argitu eta horretan aholkularitza eskaintzeko gune eta ekimen berria ireki baitzen asteburu honetako larunbat goizean. Lehenengo saio horretan, bertaratutakoek planteaturiko zalantzei erantzuteaz gain, saioaren informazioa lau zutabetan banatu zen.

Lehenengoan, Udal Tokiko-garapen Alorrak dituen zerbitzuen berri eman zen, enplegua bilatzeko atala azpimarratuz. Bigarrenik, udalerrian lan-merkatuak duen egoeraz hitz egin zen eta enplegua bilatzeko ditugun tresnen berri eman zen: Telefonoa ( nola erabili, zergatik eta zertarako); norbere burua aurkezteko eskutitza (helburuak, edukia, ereduak, eta abar…); curriculum vitea (idazkerak eta motak pertsonaren wegoerari egokitutakoak), eta enplegua biltzen hasteko agenda. Azkenik, nora joan beharreko atalaz hitz egin zen (SPEE-INEM, Lanbide, Colocación, Enplegu-atariak, Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLEak), kolokazio-agentziak, eta abar…)

Lehenengo saioan parte hartu zuten pertsonei karpeta bana banatu zitzaien, non laguntza-materiala duten, enplegua bilatzen jarduteko tresnen ereduak, enplegu bitartekaritza lana egiten duten erakundeen zerrenda eta, azkenik, udal liburutegiak enplegi-bilaketan lagungarriak diren baliabideak biltzen dituen gida.

Bibliolaneko bigarren saioa martxoaren 4an, ostegunean, egingo da, goizeko 11etatik 12etara bitartean. Horretan eta bertaratzen direnek planteatzen dituzten zalantza edo gaiez gain, trebakuntza eta enplegua bilatzen jarduteko informazioren berri emango da. Saioa haurrentzako aretoan egingo da. Plaza kopurua mugatua denez gero, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena-eman beharko dute. Horretarako hainbat bide daude: liburutegira bertra joatea, 943179212 deitzea edo zerbitzuko biblioteca@udalermua.net e-postako helbidera idaztea.

  • Argazki honetan ''Bibliolan'' ekimenaren lehenengo saiora bertaratatutako hainbat pertsona ikus ditzakegu

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean