Biolentzia matxistaren aurkako konzentrazioa gaur
Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazio isila deitu du gaur iluntzerako. Elkarrataratzea plazan egingo da ordu erdiz, 7:30etatik 8etara bitartean. Taldeak deia egin eta herriko etxebizitzetako portaletan kartelak banatu ditu, Lasarten emakume baten azken hilketari erantzuteko. Ermuko Berdintasunaren alde lanean dabilen gizon taldea, Zipriztintzen ekimenean bildutakoa, kontzentrazioa iragarri eta deialdiarekin bat egiteko eskatzen du, bere blogaren bidez.
Deialdian horrelako jarrerei amanera emateko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Lasarten, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen zaigu herritarroi, matxismoak hilketak eta heriotzak dakartzalako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan iluntzean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
