Aukeren azoka: txolloa eskuratzeko azken egunak

24.02.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) aukera-azokaren edizio berria egingo du martxoko lehen asteburuan, ostegunetik larunbatera bitartean. Azoka hori, iazko egoitzan mantenduko da, hain zuzen ere Bizkaia Etorbideko etxabearen lokaletan, Hidalka altzari denda zegoen lekuan. Egoitza bera mantentzea erabaki da, leku itxia eta babestuak abantaila ugari dakartzalako erosle nahiz dendariei, eguraldiaren gorabeheren pentsutara egon gabe. Azoka ostegunetik larunbatera bitartean egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez. Azoka Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz antolatu da. EMOEk kartela argitaratu du, edizioaren berri eman eta horren zehetasunak iragartzeko.

Azokan elkarteko kide diren hamar dendek parte hartuko dute. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskainiko dituzte. Azokaren helburua denboraldia amaieran dendetan saldu gabe geratu diren produktu berberak eskaintzea eta horiei irteera ematea da, hori bai prezio merke eta sinestezinetan. Azoka horretan ehungintza eta arropak egongo dira, haur, gazteenak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 13:30etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 20:00etara.

Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Angela, Dulce Bebe Peque´s, Izagirre, Elastic, Boress, Kenke, Gauzak, Dskaro, Gutierrez eta Margel. Azoka hori beste behin antolatzen da, herritar eta kontsumitzaileek harrera ona egiten diotelako. Azokaren bidez merkatariek neguko produktuei irtenbidea ematen saiatuko dira, saldu gabe geratu eta biltegietan dituztenak kaleratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.