Irakurketa kluba, ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne

25.02.10
Udal Liburutegia

Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez udal Esuakara eta Liburutegi sailek hasitako 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba ekimena berreskuratuko dute. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne etxertatzen da. Jarduera doakoa da. Ekimen horren barne hiru saio egingo dira otsailetik apirilera bitartean, bat hilabeteko. Saiook euskaraz izanen dira eta Lobianon eginen goizeko 11etatik aurrera. Lehen saioa otsailaren 27an izango, bigarrena martxoaren 27an eta hirugarren eta azkena, apirilaren 24an.

Irakurketa klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen kideek gidatuko dituzten saioetan. Galtzagorriko kideek Lur Korta eta Mari izango dira. Saio bakoitzean hainbat liburu aurkeztuko dira eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak egingo. Bibliografia gomendatuko da, zeina udal liburutegian eskuragai izango den. Irakurgaien testu-iruzkinak egingo dira, haur eta gurasoek ere ale gogokoenak aurkeztu ahal izango dizkiete taldekideei, besteekin horren inguruko sentsazioak partekatzeko. Saioetan adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar… gomendatuko dira.

Irakurketa klub honetan gehienez ere hogei (20) kidek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaileek gurasoekin edo beraietaz arduratzen, hezten edo zaintzen dituzten senitartekoren batekin joan beharko dira haurrek. Jarduera honetan parte hartu nahi duten familiei haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea aurreikusi da, baldin eta beste adin tarteko seme-alabarik duten kasuetarako. Klubean izena emateko epea otsailaren 26an itxiko da. Izena emateko udal liburutegira deitu -943 17 92 12 telefono zenbakira- edo idatzi beharko da, ondoko helbide elektronikora: biblioteca@udalermua.net.

  • Artxiboko argazki honetan neskatxa bat ikusten dugu libirubu bat irakurtzen begirale baten laguntzaz

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte