Aukera Berdintasunerako sailak, ingurumenaren aldeko jarrera aktiboa du

25.02.10
Berdintasuna

Urteroko legez, martxoa badator eta horrekin batera hilaren zortzigarren egunean ospatzen dugun Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurtengoan ere, Aukera Berdintasuneko Sailak egun horren harira Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean gauzatuko duen programa iragartzeko esku-egitarauak eta kartelak argitaratuko ditu. Programa hori datozen egunetan emango dugu ezagutzera osorik zehaztu eta moldiztegitik etorri ahala. Nolanahi ere, hemendik aurrera eta hobekuntza gisa egitarauaren liburuxka nahiz kartelak paper birziklatuan argitaratuko dira.

Aukera Berdintasunak ingurumen sailaren proposamena bere egin du eta, esan bezala, egitaraua iragartzeko foiletoak nahiz kartelak 100% birziklatutako paperean kaleratuko dira. Paper hori, kontsumitu eta gero errekuperaturiko zuntzekin ekoiztu da berriz, klororik edo zuritzailerik erabili gabe. Mota horretako papera egiteko baliabide gutxiago gastatzen da eta negutegi efektua sortarazten duten gas kopuru gutxiago isurtzen da airera.

Horrela egin da, praktika on bati leku egiten zaio, ingumen eta jasangarritasunaren irizpideak barneratuz udaleko gaien kudeaketan. Erabaki hori sailak argitaratzen duen edozein gauzatan mantenduko du aurtengo urtealdian. Erabaki honek jasangarritasuna lortzeko Ermuko Agenda 21 programaren ekintza planak zehazten duen 12. lerro estrategikoa betetzera dator. Ingurumena errespetatu eta babestea, guztion zeregina da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko