Espazioa eta denbora: emakumeen aztarnak Ermuan

26.02.10
Berdintasuna

Aukera Berdintasuneko sailak emakumeek Ermuan utzitako aztarnak aztertuko dituen tailerra antolatu du martxorako. Proposamena formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne dago, feminismoko ildoaren barne. Tailerrak hamar ordu iraungo ditu, eta martxoko bosta asteetako asteartean gauzatuko da, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean. Lehenengo saioa martxoaren 2an egingo da Emakumearen Topaguneko biltzar aretoan, adierazitako orduetan. Izen-emateak 5 euro balio du eta unibertsitarioek parte hartzeagatik kreditu erdi eskuratu ahal izango dute. Hezitzailea Zaida Fernández ermuarra izango da.

Tailer honetan Ermuko emakumeen mugimenduen ibilbide historikoa egingo da, parte hartzaileei emakumeentzat garrantzitsu eta esanguratsu izan diren lekuak ezagutzera emanez, bakoitzari dagokion data eta testuinguruaren arabera. Espazio horiek emakumeek eraiki dituzte, bakoitzari bere esan nahia emanez: politiko, soziala, kulturala edota belaunaldi artekoa. Tailerraren helburua emakumeek gure udalerrian eratu dituzten mugimenduen historia berreskuratzea, espazioen eraikuntzan taldeak izan duen parte hartzea gogora ekarriz eta azpimarratuz. Tailerrean erabiliko den metodologia irekia eta parte hartzailea izango da, bertaratutakoen esperientzia eta bizipenetatik abiatu. Hezitzaileak gaia ikertzean aurkitutakoa eta ateratako ondorioak azalduko ditu.

Zaida Fernández soziologoa da, ikertzaile soziala eta herriko Emakumeen Asanbladako kidea. Hainbat ikerketetan parte hartu du, iragartzen dugun tailer horren gaiaren ikerketan, besteak beste.

Argibide gehiagorako, edo izena emateko joan Izelaieta kaleko egoitzara edo deitu bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan