Inportazioen inguruko saiok hasiera emango dio ‘Kalitatezko enplegurantz’ zikloari

01.03.10
Ekonomi Sustapena

Toki-garapenerako udal sailak aste honetan hasiera emango dio pertsona ekintzaile, autonomo eta ETEntzat, antolatu duen bilera eta saio informatiboez osaturiko ziklo berriari. Programari hasiera emango dio Bilboko Merkataritza Ganberak datorren ostegunean, martxoaren 4an. Juan San Martin teknikariak produktuak inportatu edo erkidegotik kanpo erosi nahi dituzten merkatariei hori bermez eta ziur nola egin azalduko die. Jarraitu beharreko pausoak, norengana jo, fiskalitatea, izan daitezkeen arazoak, eta abar adieraziz. Saioa eguerdiko 12etan hasiko Lobiano Kultur Guneako aretoan. Saioa ordu bete iraungo duela aurreikusita dago.

Eguneko programa ondorengoa da:

Eguneko programa
Titulua: ETEa izanik, produktuak inportatzeko zer egin behar dut?
Data: 2010/03/04. Ordutegia: Eguerdiko 12etatik ordu 1etara
Hizlaria: Bilboko Merkataritza Ganbera. Juan San Martín.
Jorratuko diren aspektuak:
  • Norengana jo
  • Inportatzeko zer behar dut?
  • Inportazioen tipologia
  • Inportazioak duen fiskalitatea: Erkidego barneko erosketak eta inportazioak.
  • Laguntza eta diru-laguntzak: ETEei eta enpresa txikiei laguntzeko dauden hainbat programa.
Norentzat: Beste herrialdeetako produktuak inportatu nahi dituzten ETEak eta enpresa txikiak.
Tokia: Lobiano Kultur Gunea
Zenbat parte hartzaile: Gehienez ere, 12 (izen emate ordenaren arabera)

Bigarrena, martxoaren 10ean eta goizeko 9etatik 10,30etara bitartean egingo da. Egun horretan, informatika arloko IDS Ingenieria de Sistemas enpresa ermuarraren txanda izango da. Horrek, enpresa teknologia berrien bidez kudeatzeak eta kudeaketarako aplikazio informatikoak erabiltzeak duen garrantziaz hitza egingo du. Horrela eginda, lehiakortasunak gora egiten duelako, enpresa osatzen duen alor ezberdinen informazioa ezagutzeko aukera baitugu, esaterako: eskaintza, eskarien gorabeherak, horien fakturazioa, kontabilitatea, ekoizpenaren kontrola, nahiz gizarte-baliabideen planifikazioa, besteak beste.

Saioak gehienetan goizez egingo dira eta aipaturiko taldeen barne daudenentzat amankomuneko gauza interesgarriak jorratuko dira. Saioak Izarra zentroan egingo dira eta bakoitzean enpresen kudeaketari edo enpleguari eragiten dioen gai bana jorratuko da. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, lekuak mugatuak baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du