Martxoaren 8ko jarduerak, hilabetearen eskutik datoz

01.03.10
Berdintasuna

Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen udal Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute, datorren astelehenean ospatuko dugun Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketa bi, zeintzuek gaur bertan zabaltzen direnak hilabetearen lehen egunerekin. Ekitaldioi astearekin batera eman zaie hasiera eta martxoaren 17ko martitzenean bukatuko.

Erakusketa bikoitza: Lobianon eta liburutegian

Gaurtik eta martxoaren 14ra bitartean, Lobianon ‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki erakusketa ikusi ahal izango dugu. Irudiak Maria Dolores Moreno de Lafuente argazkilariarenak dira eta “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da. Aipatu kanpaina hori Gobernuz Kanpoko hiru Erakundek garatzen ari dira, eta horien artean ‘Ayuda en Accion’ dago, zeinak bilduma hau utzi duen. Argazki bilduma honetan India, Nepal, Kanbodia, Vietnam, Mali eta planetako beste leku batzuetako emakumeen aurpegiak bildu dira. Soldatarik jaso gabe lan egiten duten emakumeak, bizirauteko eguneroko borrokan nekaezinak eta eguneroko elikagaiak lortzeko biziaren eskola gordinean ikasten dutenak. Horiek amore eman ordez, borrokari eusten diote eta esperantzaren eredu dira, ustez miseria gorrira kondenaturik dauden lekuetan. Erakusketa lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean bisitatu daiteke eta, larunbat, igande eta jaie egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean baita ere.

Bestalde, udal liburutegiak ere apal berezi bat jarri du, non emakumea eta generoa lantzen duten liburu, disko, filma eta bestelako materialak eskaintzen dituen. Erakusketa tematiko hori martxoaren 14ra bitartean mantenduko da. Horrez, gain, udal liburutegiak irakurketa-gida berezi eta propioa argitaratu du martxoaren 8 dela-eta. Programa osoaren berri, datozen egunetan emango dugu luze eta zabal.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko