Etxeko olioa birziklatzeko edukiontziak, baditugu gure artean ditugu

02.03.10
Ingurumena

Aspaldidanik etxeko olioa batzen genuen Ermuan birziklatzeko, Debabarrena Mankomunitateak hilero zuen zerbitzu mugikorraren bidez. Laster, zerbitzu horren aurrera eta hobera egingo du, ez baitu zain egon beharko hilabete ez eta toki zehatz batera joan beharko. Noiznahi eta gure etxe ondoan utzi ahal izango dugu, mankomunitateak zeregin horretarako auzo ezberdinetan hamar edukiontzi jarri baititu orain egun batzuk. Edukiontzi horiek burdinazkoak dira, kolore beige eta laranja dute. Ermukoak ondorengo kale eta lekuetan jarri dira: Gipuzkoa Etorbidean, 6 eta 56 zenbakietan, Bizkaia Etorbidea ( Pako taberna ohiaren parean), Diputazio kalean (San Pelaioko dorre berriaren aurrean), Ongariko 1-2an, Santa Ana 1eko 6—8an, Goienkale 21ean, Okin Zuri qean, Abeletxe (nagusien egoitzaren aurrean) eta Akelarre tabernaren aurrez aurre Probalekun.

Gure sukaldeetan erabilitako olioa birziklatzeko jasotzen da, tratatu eta garbitu ondoren automobilentzako biodiesel izeneko erregaia egiteko. Gure etxeetan erabili dugun olioa errekuperagarria da eta horrela eginez gero, errekurtso bat berriz aprobetxatu baitezakegu. Gure etxeko sukaltarritik botaz gero, ura eta ingurumena asko kutsatzen ditu eta, zikintzeaz gainera, hodi eta tutueriak trabatu ditzake.

Etxean erabilitako olioa nola bildu eta gorde? Gomendioak

Erredurak ekiditeko olioa hotz dagoenean ontziratzea eta inbutua erabiltzea gomendagarri da. Ontzia plastikozkoa eta haridun tapoiduna behar du izan. Ontzia bete eta gero, hori edukiontzi berrira eraman eta bertan utzi ahal izango dugu. Olioa gordetzeko erabiltzen dugun ontzia ere birziklatu eta aprobetxatu egingo da.

Edukiontzi berrien ezaugarriak

Edukiontzi berriak burdinazkoak eta oso irmoak dira. Bere hormak soldaturik daude, barnean ontzi bikoitza, eta zoladura absorbatzailea ditu isurtzerik gerta ez dadin. Bere edukiera 600-900 litrokoa da eta bilketa hiru asterik behin egingo da. Edukiontzia itxita dago, giltzarrapoa duelarik atean, barnekoa inork ukitu eta manipulatu ez dezan. Albo batean leihatila du hondar ontzia bertatik sartzeko, zeina txirrista baten bidez jaisten den. Bildutako guztia ‘Ecogras’ enpresa kudeatzaile eta espezializatutako langileek bilduko dute, hiru astetik behin. Udarako bilketa zerbitzu hori lehiaketara ateratzea espero da.

Edukiontzi berri horiek jartzeak hilero eta ibilgailuen bidezko egiten zen hautazko eta leku zehatzetako bilketa zerbitzua desagertzea ekarriko du, bai olioaren kasuan baita ere bestelako hondakinen kasuan. Horiek guztiak Mallabirako bidean dugun ‘Garbigunera’ eraman ahal izango ditugu, eta baita Elgoibar edo Mutrikukora. Mankomunitateak biorriko informatiboa prestatu du, zeina gure etxebizitzetara bidaliko digun datozen egunetan, informazio kanpaina zabalago baten barne.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko