Bertoko memoria bildu du liburutegiak, herritarroi eskaintzeko

02.03.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bihar atal berri bat aurkeztuko du jendaurrean, ‘Bertako bilduma’ izena duena. Izen hori jarri baitzaio azken bi urtetan gorpuztu den proiektu errokatsuari, zeinak gure herriaren memoria izan nahi duen. Bertoko memoria bai, baina bizirik dagoena, handitzen eta ekarpen gehiago jasotzen jarraitzeko asmoa baitu. Herritar eta talde ugariren laguntzari esker Ermuaren inguruan dauden edo bertako autoreek landu dituzten hainbat material bildu dira, digitalizatu, dokumentalki tratatu eta herritar orori eskaintzeko xedez. Sekzio berri horren aurkezpen publikoa bihar eginen da Lobianon, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Bildutako materialaren artean denetarik dago, bertan aurki ditzakegun gaiak nahiz formatuak oso anitzak izanik. Gaien artean toponiamiari buruzko ikerketak, herriko fundazioaren akta edo idatzia, argazkiak, postalak, daude, Horiekin batera, ikusi nahiz entzutekoak daudelarik, bideoak, grabazioak, eta abar… Gehienak on-line kontsultatu ahal izango dira digitalizaturik daudelako, dena den liburutegian guztiak kontsultatzeko aukera dago eta, hainbat kasutan, etxera maileguan hartuta eramateko aukera ere egongo delarik. Halaber, hedabideek azken urteetan argitaratutakoak eta Ermuan albiste izandakoak ere bildumaren zati dira.

Bilduma zabalik dago, guztion artean osatzen eta aberasten jarraitzeko

Herriko hainbat musika talde, elkarte, pertsona partikular nahiz udal barruko sail ezberdinek material asko utzi dute musu-truk, pasatako guztiaren berri eman nahian, nahiz eta jakina, den-dena ez den izango. Nolanahi ere, esan behar da bilduma zabalik izango dela, are gehiago eta guztion artean osatzen eta aberasten jarraitzeko. Hori horrela, sekzio berria ezagutzera animatzen zaitugu eta, nahi izanez gero, zure ekarpena egiteko interesgarri izan daitekeen herriko historia edo datuak ezagutarazten jarraitzeko.

Lan berezitu eta zehatz hau egiteaz Miren Torrealday lankidea arduratu da, proiektuan liburutegiko lankideen eta informatika/webgune eta komunikazio atalekoen laguntza izanik, guzti hori on-line eskaintze aldera.

‘Bertako bilduma’ izeneko proiektuaren edukia bihar aurkeztuko da jendaurrean, Lobiano Kultur Gunean egingo den ekitaldian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Horretara proiektua gauzatzen lagundu duten herritar eta elkarte ugari daude gonbidatuta. Gainerakoek eskura eta kontsulta gai dute udal liburutegian bertan eta zerbitzuaren mikro webgunean: www.ermua.es/biblioteca.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean