Martxoaren 8ak jarduera egitarau zabala izango du Ermuan

04.03.10
Berdintasuna

Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen udal Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute, igandean ospatuko dugun Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketak, zine emanaldiak, haur literatura eta sexismoari buruzko tailerra, taldean prestatuko den horma-irudia, urteroko kontzentrazioa eta Mallabiko Jasokunde Abesbatzaren kantaldia, emakumeen mundu martxa eta antzerki ikuskizunak. Egitarauko hainbat ekitaldi hasita daude eta bere mamia martxoaren 11ko ostegunean bukatuko, zine-klubeko emanaldiak izan ezik, horiek hilabete osoan mantenduko baitira.

Bi erakusketa jarri dira; bata Lobianon eta bestea udal liburutegian

Martxoaren 14ra bitartean, Lobianon ‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki erakusketa ikusi ahal izango dugu. Irudiak Maria Dolores Moreno de Lafuente argazkilariarenak dira eta “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da. Aipatu kanpaina hori Gobernuz Kanpoko hiru Erakundek garatzen ari dira, eta horien artean ‘Ayuda en Accion’ dago, zeinak bilduma hau utzi duen. Argazki bilduma honetan India, Nepal, Kanbodia, Vietnam, Mali eta planetako beste leku batzuetako emakumeen aurpegiak bildu dira. Soldatarik jaso gabe lan egiten duten emakumeak, bizirauteko eguneroko borrokan nekaezinak eta eguneroko elikagaiak lortzeko biziaren eskola gordinean ikasten dutenak. Horiek amore eman ordez, borrokari eusten diote eta esperantzaren eredu dira, ustez miseria gorrira kondenaturik dauden lekuetan. Erakusketa lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean bisitatu daiteke eta, larunbat, igande eta jaie egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean baita ere.

Bestalde, udal liburutegiak ere apal berezi bat jarri du, non emakumea eta generoa lantzen duten liburu, disko, filma eta bestelako materialak eskaintzen dituen. Erakusketa tematiko hori martxoaren 14ra bitartean mantenduko da. Horrez, gain, udal liburutegiak irakurketa berezi eta propioa argitaratu du martxoaren 8 dela-eta.

Zine-klubearen hileko emanaldiak emakume zuzendariei dedikatuko zaizkie. Horren barne, lau filma proiektatuko dira, aste honetatik bertatik hasita. Antzerki emanaldiak berriz bi izango dira. Horietako lehena, biharkoa izango da, egun horretan Izarraitz konpainiaren ‘Entremeses cotidianos’ ikusi ahal izango dugularik. Bigarren muntaia, martxoaren 12an ikusi ahal izango dugu. Egun horretan, ‘alba Sarraute’ taldeak, ‘Mirando a Youkali’ proposamena ekarriko du gure herrira.

Martxoaren 8ko egitaraua osorik ikusteko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu