Jendetza erakarri du, aukera-azokaren irekierak

04.03.10
Gizartea

Ermuan merkataritzako aukera-azokaren edizio berria izanen dugu gaurtik larunbat iluntzera bitartean. Azoka Bizkaia Etorbidean Hidalka altzari denda ohiaren lokaletan jarrita dago eta gaurtik larunbat iluntzera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz. Azokara elkarteko kide diren hamar denda bildu dira. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskaintzen dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak daude, heldu, haur, gazte eta jaio berrienak, oinetakoak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 13:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 20:00etara. Gaurtik larunbatera, biak barne.

Ekimena gaur goizean ireki da eta azokatik eta bertan jarritako saltokietatik bisitari asko pasa dira. Goizean giro polita eta jendearen joan etorria etengabeak izan da, herritar eta erosle ugari bildu baitira. Horretarako, kokapen berria edukitzeak eta leku estaliak egoteak ere lagundu egin du, goizean tarteka euria bota baitu. Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Angela, Dulce Bebe Peque´s, Izagirre, Elastic, Boress, Kenke, Gauzak, Dskaro, Gutiérrez eta Margel.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan