Inportazioari buruzko saioak hogei pertsonatik gora bildu ditu Lobianon

05.03.10
Ekonomi Sustapena

Egungo merkatua mundu osora zabaltzen denez, barnean mantentzeko bide berriak bilatu behar dira. Mantentzekotan lehiakortasunez izan behar eta, hori lortzeko, enpresaren hainbat alorretan eta horren kudeaketan etengabe berrikuntzak egitea komenigarri da. Enpresek bezeroen beharrizanak ase eta prezio egokiak izan behar dituzte. Horretarako, aukera bat hornitzaile berriak bilatzea da, egiten dugun ekoizpenaren osagarri, edo jada ekoiztu eta bukatutakoak, kasu honetan inportazioa izan daitekeelarik aukera.

Inportazioa jarduera konplexua da, esportazioa baino korapilatsuagoa, gauzatzeko ezagutza eskatzen duena arriskuak ekidin eta pozik geratzeko. Horren gainean hitz egin zen atzokoan Toki-garapenerako alorrak pertsona ekintzaile, autonomo eta ETEntzat antolatu duen zikloko lehen saioan. Guztira hogeita sei pertsona bildu ziren atzo Bilboko Merkataritza Ganberako Juan San Martin teknikarian gidaturiko saioan. Horretan erkidegotik kanpo erosteko oinarriko kontzeptuak aztertu ziren; hori bermez eta ziur nola egin, jarraitu beharreko pausoak, norengana jo, fiskalitatea, izan daitezkeen arazoak eta abar landuz.

Bigarrena, datorren asteazkenean, martxoaren 10ean eta goizeko 9etatik 10,30etara bitartean egingo da. Egun horretan, informatika arloko IDS Ingenieria de Sistemas enpresa ermuarraren txanda izango da. Horrek, enpresa teknologia berrien bidez kudeatzeak eta kudeaketarako aplikazio informatikoak erabiltzeak duen garrantziaz hitza egingo du. Horrela eginda, lehiakortasunak gora egiten duelako, enpresa osatzen duen alor ezberdinen informazioa ezagutzeko aukera baitugu, esaterako: eskaintza, eskarien gorabeherak, horien fakturazioa, kontabilitatea, ekoizpenaren kontrola, nahiz gizarte-baliabideen planifikazioa, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat