'Ermua Hiria' izeneko XVI. Literatur saria zabalik

09.03.10
Udal Liburutegia

Kultura zinegotzigoak, udal liburutegiaren bitartez, ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XVI. edizioa deitu eta zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bi aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke.

Lehiaketara 1994. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Lehiaketak, 400 euroko sariak banatuko ditu narratiba eta olerkien atalean eta euskaraz nahiz gaztelerazko modalitateetan, hurrenez hurren. Gaia librea eta autoreak aukeratzekoa da. Lanak maiatzaren 7ra bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira ohiko postaz nahiz biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoaren bidez bidaliz edo eskura entregatuz.

Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinan idatzitakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz.

Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 28an, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu. Lanak baloratzerakoan, epaimahaiak ondoko aspektuak hartuko ditu kontutan: gaiaren orijinaltasuna, aberastasun linguistikoa, ortografi akatsik ez izatea eta argumentuaren koherentzia, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean