Ermua prest dago Emakumeen Mundu Martxari harrera egiteko eta horretan batzeko

10.03.10
Berdintasuna

Bost kontinenteetako Emakumeen Mundu Martxa abiarazi da eta Ermura iritsiko zaigu bihar. Herriko elkarte eta eraile sozialak prest daude ekimenari harrera egiteko. Martxa goizeko hamaiketan iritsiko zaigula aurreikusi da, Orba Kardinalaren plazara. Hori horrela, biharkoan herriko emakumeen hainbat elkarteek, sindikatu eta ikastetxeetako ikasleek eta horrekin bat egin nahi duten gainerako guztiek martxaren furgonetari eta horren atzetik datorren karabanari harrera egingo diote.

Karabana Areitiotik iritsiko zaigu eta herrian egingo duen ibilbidea ondokoa da: Areitiotik Kaltxangora, eta errepidetik jarraituz, autopistako sarrerara betan norabidez aldatuz, berriro herrigunera abiatzeko. Trenbide azpiko pasabidetik Abeletxerantz egoitzaren paretik, Izelaieta eta Emakumearen Topagune aurretik Goienkalera, Harrobira bitartean, Zubiaurretik jaitsiz, VI. Mendeurrenetik jarraitzeko San Pelaio kalera, hortik Kiroldegira arte Zeharkaletik jaisteko, hortik ezkerretara eginez Diputazio kalera eta Merkatu plazaren paretik Probalekura eta Orbe Kardinalaren plazara. Plazan kotxeen karabana sartuko da eta bertan ekitaldi bat egingo da, adierazpen bat irakurriz amaiera emango zaiolarik.

Emakumeen Mundu Martxa ekintza feministak biltzen dituen nazioarteko mugimendua da, emakumeenganako biolentzia edo pobrezia ezabatzeko lanean dabiltzan oinarrizko talde eta elkarteak batzen dituenak. Helburu horrekin martxan ari dira, esperientzia, kultura politiko edo jatorri etniko ezberdinak izan arren, kolektibotasunean antolatuko emakumeen tinkotasuna eta indarra agerrarazteko, nortasun eta helburua berbera izanik:egungo gizartearen orden ez justua gainditzeko desioa, gaur dugunak biolentzia eta txirotasuna sortarazten dituelako. Taldeak mundu berria eraiki nahi du, bakea, justizia, berdintasuna, askatasuna eta elkartasuna oinarri izango duena. Emakumeen bizitza aldatzea mundua aldatzeko. Mundua aldatzea, emakumeen bizitza aldatzeko.

Datu gehiagorako, ikus ekimenaren webgunea beheko informazio gehiago lasterbidea erabilita.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu