Martxoaren 8a ospatzeko xedez, emakumeen arteko topaketa

10.03.10
Gizartea

Herriko Partidu Sozialista alderdiaren berdintasunerako idazkariak, Martxoaren 8a ospatzeko xedez, emakumeen arteko topaketa. Topaketa hori atzo arratsaldean egin zen alderdiaren egoitzan eta bertara afiliatu eta zaletuak bildu ziren. Bertan, Eibarko Miren Gallastegui egon zen, zeina Eusko Legebiltzarkidea eta Berdintasun alorreko idazkari berria, azken kongresuaz geroztik, PSE-EE-PSOE alderdiaren Batzorde Exekutibokoa.

Ermuko Aukera Berdintasunerako zinegotzi den Natividad Alonsok, aurtengorako aurreikusita dauden jardueren berri eman zien bertaratutako guztiei. Jardueren artean Gizon eta Emakumeen arteko berdintasuna lortzeko III Planaren onarpena eta Genero indarkeriaren biktimei atenditzeko protokoloa aipatu zituen, horiek biak prestatze prozesuan ari baitira.

Jarraian, Miren Gallastegik pil-pilean dauden gaiei buruz hitz egin zuen, lorpenen eta lortzeke dauden erronken testuingurua berezituz. Topaketa entretenigarria izan zen eta askok parte hartu zuten. Taldea datorren 2011rako hitz ordua egin zuen, topaketa berriz ere errepikatzeko eta hemendik urte betera berriz elkartzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
29.05.25
Imagen
29.05.25
'Mendekotasun egoerako pertsonen zaintzaileentzako gizarte- eta osasun-arreta' ikastaroa

Berdintasun alorrak antolatzen du eta profesionaltasun-ziurtagiri ofizial bi lortzeko aukera eskainiko du