Zine-klubak dokumentalak proiektatuko du gaur

11.03.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Hilabete honetako emanaldiak emakumeek zuzendutako filmei dedikatuko zaizkie. Gaur “Shorok” titulukoa dokumentala proiektatuko da. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrera doan da. Filma espainiarra da eta Yolanda Olmosek zuzendu du.

Sinopsia

Milaka emakume bizi dira Marokon gizonen “babespean”. Aitona, aita, anai, senar eta abarrek askotan familiako emakumearen patuari buruzko azken hitza izaten dute. Nolanahi ere, emakumeek ez dute beti amore ematen eta “menpekotasun” egoera horren kontra egiten dute. Kasu horretan daude Khadija, Salwa, Hoda, Nadia eta Saïda. Beren bizitzari norabide berri ematearen alde borrokatuko dute, etorkizun hobea izateko asmoz. Bost emakume horien istorioak, antzerakoak direnak, gorpuzten dute ‘Shorok’ izeneko dokumentala.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira