Memoria egiten, istorioak biltzen. Bertako immigrazioaren testigantzak
Udal Immigrazio Zerbitzuak eta Liburutegiak, Aukera Berdintasunerakoarekin lankidetzan, 50-60-70. hamarkadetan beste Erkidego zenbaitetatik Ermura etorritako pertsonak bildu, horien testigantzak jaso eta bideoa prestatu zuten 2009. urtearen azkenean.
Bideo horretan Marokotik Ermura etorritako lehenengoetariko pertsona baten eta bertakoak diren beste hainbat ermuarren testigantza eta hitzak ere jasotzen ditu. Horien kontakizunetan etortzearen zergatia, aurkitu zuten herria, orduko Ermua nola ikusi zuten eta gaur egungoa nola ikusten duten kontatzen digute. Eta horrekin batera, are garrantzitsuagoa, nola sentitzen diren hartutako erabakiarekin eta egindako ibilbidearekin.
Laburbilduz, ekimen honekin indarra jarri nahi izan da gizakion emigrazio-immigrazioaren esperientzia unibertsalean bertan, horrelako erabaki eta bidai bat egin behar izan duten pertsonen jatorria edo nazionalitatearen gainetik. DVDan bildutako testigantzek hamarkada haietan eta territorialki gertatutako migrazioen adierazgarri izan nahi du. Pertsona immigranteak omendu nahi ditu eta gure herrian kultur aniztasunaren adierazpenak biltzen eta horiekin elkarbizitzen izan duen eskarmentu luzearen erakusle izan.
Testigantzak eman dituztenek ale bana dute udal liburutegian jasotzeke
Bideoren irudiak hogeita bost minutu irauten dute eta hori egiten lagundu duten pertsonek, nahi izanez gero ale bana dute jasotzeke udal liburutegian bertan. Gainerakook maileguan hartu ahal izango dugu zerbitzuan bertan edota webgune korporatiboaren bidez ikusi, liburutegiko mikrositera joanez www.ermua.es/biblioteca, eta Bertako Bilduma izeneko sekzioari eraginez.
Immigrazio Zerbitzuak bestalde hainbat kopia erabiliko ditu material didaktiko sorta bat prestatzeko eta migrazioei buruzko sentiberatasun jardueretan dinamizatzeko.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
