UKEk kirol kolonia irekiak antolatu ditu aurten ere Aste Santurako

12.03.10
Kirolak

Udal kirol Erakundeak (UKEk) Aste Santurako kolonia irekiak antolatu ditu 6 urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat. Erakundeak 80 plaza eskaintzen ditu eta programa gauzatzeko gutxienez 30 umek eman beharko dute izena. Kirol jarduera piloa aurreikusten dituen proposamena Aste Santuko egun nagusiak hasi baino lehen eta Pazkoa astean –martxoaren 29tik 31ra apirilaren 6tik 9ra bitartean- gauzatuko da. Egitarau zirriborroak jasotzen duenez ondoko ekintzak egingo dira: patinajea, eskupilota, beisbola, saski-baloi txikia, hockeya, ur jolasak eta boloak, beste jarduera askoren artean. Guzti hori parte hartzaileek Aste Santuko opor dibertigarri eta kirol jarduerez jositakoa igaro dezaten. Izen-emateak hasita daude eta kiroldegian bertan egin daitezke, datorren martxoaren 25era bitartean. Argibideak ere, bertan eskatu behar dira. Ekimena aurrera ateratzeko gutxienez 30 gaztek eman behar dute izena. Ordutegia goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu batak eta erdietara bitartekoa izango da. Izena emateagatik abonatuek 51,40 euro ordaindu beharko dute eta abonatu ez direnek, berriz, 70,15 euro, hurrenez hurren.

Kolonia hauek zazpi egunetan gauzatuko dira eta Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 6ngo ikasleentzat pentsaturik daude, “gazteek zazpi egunez beren lagunekin jolastu eta disfrutatu dezaten, gune estalian eta monitore espezializatuen gidaritzapean”. UKEk ekimen hau proposatu du, jakin badakielako, famili ugaritan sarri zailtasunak izan ohi ditugula kideon lan- eta eskola-ordutegiak uztartzeko, batez ere laster izango ditugun opor aldian. Izan ere, ikasleek martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran bi astez –martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra bitartean- ez dute eskolarik izango eta oporretan izango dira. Horrelakoak, makina bat buruhauste eta laguntza eskaerak sortzen dituzte etxebizitza askotan. Horrelakoei aurre egiteko aukera paregabea dugu, orain, ordutegia ongi badatorkigu, behintzat.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan