Miguel Delibes eta bere obra gogoan hartuko ditu udal liburutegiak

15.03.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere omenalditxoa egingo dio Miguel Delibesi, zeina azken ostiralean hil zen bere jaioterrian, Valladoliden, 89 urte zituela. Idazle handia gazteleraz idatzi dutenen artean erreferentzia izan da XX mendean. Liburutegiak sarrerako erakuslekuan bere obretako hainbat jarri ditu, bere biografia eta hark idatzitakoaren gainerko artikuluekin batera.

Miguel Delibesek hirurogei bat lan utzi dizkigu, horien artean eleberriak, bidai eta ehizari buruzko liburuak, diarioak eta abar daudelarik. Bere obran zehar garrantzia handia eduki duten gaiak amodioa, gizarteko klaseen arteko ezberdintasuna, eta landatar herrietako eta hirietako giroaren arteko aldeak izan dira, besteak beste.

Bere lurraldeko landare eta animaliak sakon ezagutzen zituen, ehiza eta landatar giroaren zale amorratua izan zen eta bere obran zehar Gaztelako herrien izpiritua eta izaera oso ondo jaso izan zuen, nahiz eta bera hiri baten jaiotakoa izan eta bertan bizi bazen ere.

Esan bezala, XX. mendeko literaturako figura handia izan da, bere bizitzan zehar jaso izan zituen sariak fede ematen dutelarik, Bere heriotza dela-eta, udal liburutegiak bere obra berezitu eta eskainiko digu erabiltzaileoi. Argibide gehiagorako ikus, bere orria eta profila wikipedian, ondorengo helbidean: http://es.wikipedia.org/wiki/Miguel_Delibes.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte