Ermua Centro Comercial txartelarekin martxoan ordaindutako erosketetan %5eko deskontua izango

16.03.10
Gizartea

Ermua Centro Comercial txartelaren titularrek jada aprobetxatzen dihardute hirurogei establezimenduk eskaintzen dituzten deskontuez. Martxoan zehar atxikitako establezimenduetan egindako erosketek %5eko deskontua izango dute. Horrez gain, txartelaren erabiltzaileek Hanbreko gasolindegian gainerako beste %2 izango dute, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eta gasolindegiak sinatu duten hitzarmenari esker. Herriko denda eta taberna askok beten ateetan kanpainako kartela jarrita dute.

Kanpainaren lehenengo asteetan ermuar ugari dira txartel hori erosketak ordaintzeko erabiltzen ari direnak. Martxoko deskontuaz gain, titularrek txartela egiteko eskaera bideratzeagatik jaso izan duten 5€ko baleak ere erabiltzen ari dira. Bost euroko erosketa txeke hori lortzeko garaiz daude oraindik txartela eskatzen dutenek (dauden aleak agortu artean).

EMOE elkartea pozarren dago txartelaren esperientziarekin. Izan ere, herriko merkatal, aisi, eta zerbitzu sarea batzeko balioko duen proiektua garatzearen garrantzia ikusi duten establezimenduak asko izan baitira. Txartel berriaren erabiltzaileek dituzten onuren artean ondorengoak zerrendatu ditzakegu: txartela doakoa da, titulasrrak ez du banketxez aldatu behar, ordainketan hiru hilabeteetan banatu daitezkeela interesik gabe, edota epea luzatu nahi izanez gero merkatuko interesik onenean, urtean zehar gauzatzen diren jarduera promozionaletan parte hartzeko aukera izatea, Horrez gain, erosketak txartelarekin ordainduz gero puntuak metatzen dira, zeinak deskontuen ordez trukatu ahal izango diren.

Txartelaren ekimena EMOE elkartearen eta Caja Rural de Navarra entitatearen lankidetzari esker gauzatu da, horretan gure udalaren babesa jaso duelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.