Zerbitzuburua kontratatzeko prozesua hasi du Mankomunitateak

16.03.10
Erakundea

Debabarrena Mankomunitateak zerbitzuburua kontratatu behar du, hutsik geratuko zaion postua betetzeko. Erakundeak hautapena prozesua premiazko izaeraz hasi du hautagai egokia kontratatze aldera eta lan hori langileak hautatzen dituen Bilboko aholkularitza bati enkargatu dio. Aholkularitza horrek igandean iragarki bana plazaratu zuen Bizkaia eta Gipuzkoan gehien saldu eta irakurtzen diren bi egunkarietan. Zerbitzuburu horren eginkizunak toki-zerbitzu publikoen prestazioa antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea izango da.

Lanpostua goi-mailako ingeniaritza edo ingeniaritza teknikoko ikasketak –antolakuntza edo antzerako espezialitatekoak- dituen pertsonarentzat pentsaturik dago. Halaber, hautagaiei antzerako lanpostuetan teknikoa nahiz antolakuntzako esperientzia eskatzen zaie eta, informatikako ezagutzak baita ere. Azkenik, euskara jakitea meritutzat jotzen da.

Baldintzak bete eta hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa izan dezaketenek aholkularitzari idatz diezaiokete bere webgunearen bidez edo ohiko posta erabiliz curriculum vitae-a NANan zenbakia, argazkia eta harremanetarako telefonoa adierazten dituen idatzi igorri aholkularitzaren egoitzara, gutun-azalean 9187 erreferentzia idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da